Rufino Sagardotegia
Zu hemen zaude:

Rufino Sagardotegia

Rufino sagardotegian sagardoa era tradizionalean egiten dugu gaur egungo teknologia berriak erabilita. Hasiera batean, sagardoa familiaren kontsumorako bakarrik ekoizten zen, baina urte batzuk beranduago, bertara gerturatzen zen pertsona orori edalontzika saltzen ere hasi ginen.

Gutxinaka, Gipuzkoako herrietara zabaltzen joan ginen, gaur egun Euskal Herri mailan zein estatuko toki batzuetan saltzera iritsi garen arte.

140000sagardo litroak
16kupelak
100pertsonentzako lekua

Gure historia

1. Lehen urteak
Rufino sagardotegiaren sagardogintza jarduera Eusebio Izagirreren eskutik etorri zen orain dela 125 bat urte inguru. Familiaren baserriak egurrezko tolare zahar bat zuen, eta zituzten sagastiekin beraien kontsumorako sagardoa ekoizten hasi ziren. Lortzen hasi ziren emaitzak ikusita, beste urrats batzuk ematera animatu zen Eusebio familiako gaztetxoen laguntzarekin.
2. Sagardotegiaren sorrera
1911. urtean, Eusebio Izagirrek Akarregi Sagardotegia irekitzea erabaki zuen, gaur egun Rufino Sagardotegia dena. Pauso hau eman zuenean, ekoiztutako litro kopurua handitzea ere erabaki zuen sagardotegiaren inguruan dauden lursailetan sagasti asko jarriaz. Hau honela, sagardoaren salmenta hasi zen gure etxean. Lehen urteetan, bertara gerturatzen zirenei bakarrik saltzen zitzaien sagardoa, basoka normalean baina baita botiletan bere azken urteetan.
3. Sagardotegiaren hazkuntza
1954. urtean Eusebio Izagirrek bere seme Rufino Izagirreri utzi zion sagardotegia. Hau honela, Rufino sagardotegira aldatu zitzaion izena, eta bere eskutik etorri zen gure etxearen hazkuntza nabarmenena. Rufinok, bere kamioilari lana alde batera utzi eta sagardogile lana indar handiz hartu zuen bere lehen urteetan litro kopurua hirukoiztera lortuaz. Horrela, Gipuzkoako herrietan zehar ere sagardoa saltzen hasi zen, pausoz pauso, bere merkatua zabalduz. 1985. urtean, bere iloba zen Javier Ansorenari utzi zion sagardotegia.
4. Gaur egun
Gaur egun sagardotegiaren jabe den Javier Ansorenaren eskutik etorri zen bigarren hazkuntza handia. 2005. urtean, baserriari pabiloi bat atxikitu zitzaion instalakuntzak berritzeko eta litro kantitatea handitzeko asmoz. Bertan, jantoki handiago bat, sagardoa botilaratzeko makinaria berria eta kupela berriak jarri ziren. Hala, egun ekoizten ditugun 140.000 litroko ekoizpenera iritsi gara eta Euskal Herri zein Espainiar estatuko hainbat lekutan saltzera iritsi gara.