Txapeldun Elur-Txori elkarteko XXXVII. Sagardo Txapelketan!
Larunbatean jokatu zen Elur-Txori elkarteko XXXVII. sagardo txapelketa, eta zorionez, Txapeldun suertatu ginen! Mila esker zoriondu gaituzuen danoi!Hona jarraian Hernaniko Kronikan ateratako albistea!
Aurreko larunbatean jokatu zen Elur-Txorin, 37. Sagardo Txapelketa eta Rufino sagardotegiak irabazi zuen 1.178 punturekin. Ondoren, hurrenez hurren geratu ziren Oiarbide (1.162 p), Elorrabi (1.146 p) eta Iparragirre (1.117 p). Honakoek ere hartu zuten parte: Altzueta, Astiazaran, Setien, Alberro, Zelaia eta Elutxeta. Giro onean afaldu zuten Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertsolariek alaituta.


